angle-left Donapea IP Hezkuntzaren Kanpo Lana programara gehitu da

Lanbide Heziketako Ikastetxe Politeknikoa ikastetxean elkarbizitza hobetzeko programa ezarriko du eta hala ikasleen kaleratzeen ordez ekintzak egingo dituzte Nuevo Futuro, Miserikordia Etxea, Aita Menni Klinika eta Infanta Elena Zentroan

2019/04/12

Donapea ikastetxean Kanpo Lana itunaren sinadura

 

Roberto Pérez Elorza zuzendari orokorra Donapea IPan Kanpo Lana hitzarmenaren sinaduran. 

Roberto Pérez Elorza, Hezkuntzako zuzendari orokorra Iruñeko Donapea ikastetxera hurbildu da gaur kaleratzeak gizarte ekintzekin ordezkatzen dituen Kanpo Lana hitzarmena sinatzeko. Sinaduran izan dira ere Donapeako ikasleak beraien zentroetan hartuko dituzten erakundeetako ordezkariak. Hala, hitzarmena gauzatzeko akordioa Roberto Pérez Elorza, Hezkuntza zuzendari orokorrak eta erakundeetako ordezkariek sinatu dute: Elena Vizcay Azcoitia, Nuevo Futuroko zuzendariak; Jesús Cía Garca Iruñeko Miseriokordia etxeko zuzendariak; Miren Zabalza Goñi, Aita Menni klinikako zuzendari kudeatzaileak eta Juan Urrutia Sagardia, Iruñeko Infanta Elena zentroko zuzendariak.

Erakundeek ikasleak hartu beharreko kasuetan izango dituzten lehentasunak zehaztu dituzte, bakoitzak bere erakundearen izenean. Ikastetxea gainontzeko erakundeekin harremanetan jarriko ikasleak egin beharreko ekintzak zehazteko. Perez Elorzak adierazi duenez Nafarroako ikastetxe guztietan harrera ona izaten ari da programa hau eta Donapean ezartzeaz poztu da, “elkarbizitza komitea osatzen duten irakasleak izan dira interesa agertu dutenak eta lau erakunderen parte hartzea lortu dute”. Donapea IPrekin elkarlanean arituko diren elkarteen inguruan, “eremu ezberdinetakoak dira eta hala ikasleekin egin beharreko lana modu pertsonalean erabakiko da eta horrek balioa gaineratzen dio akordioari”, nabarmendu du.

Kanpo Lana programak, ikastetxeko elkarbizitza oztopatu edo horren aurkako jarrera ezkorrak dituzten ikasleak ikasgelatik kaleratu ordez, gizarte helburuko ekintzak egitearekin ordezkatzen da, hala ikasleari bestelako gizarte egoerak ezagutzeko aukera ematen zaio, ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera emanez. Ekimen honekin ikasleei beraien ikasketekin jarraitzera animatu eta beraien etorkizunerako gidatzea da, ikuspegi hezigarria txertatuz.

Nafarroako 14 ikastetxe

Donapea IPrekin batera jada 14 ikastetxe dira kaleratzeak gizarte ekintzengatik eraldatzen direnak: Azagrako Reyno de Navarra BHI, Alaitz BHI, Barañain BHI, Cientrunigoko La Paz BHI, Corellako Alhama BHI, Lizarrako BHI, Lodosako Pablo Sarasate BHI, Mendaviako Joaquín Romera DBHI, Noaingo Elortziar DBHI, Oliteko Príncipe de Viana Ikastetxe Publikoa, Tuterako Valle del Ebro BHI, Iruñeko Iñaki Ochoa de Olza DBHI, Iruñeko Julio Caro Baroja BHI, eta Irunberriko IP-LH.